Ion Orzaiz 2024ko maiatzaren 7a 10:15 Preso bat hil da Basauriko espetxean. Ostiralean topatu zuten gorpua, eta autopsia egiten ari dira. Salhaketak informaziorik eman ez izana txarretsi du. Eusko Jaurlaritzak argudiatu du ez duela heriotzen berri ematen, baina talde parlamentarioei ostiralean bertan jakinarazi ziela.
Uxue Rey Gorraiz 2024ko maiatzaren 7a 10:12 Osatu dute EHZren kartela: Gorka Urbizu, Ezezez, Anari eta beste ariko dira. Kontzertuez besteko jarduerak ere iragarri dituzte jaialdirako: hala nola Cie ZeC zirko eta musika konpainiaren ikuskizun berriaren estreinaldia eta bertso saioak. Jaialdia Arberatzen eginen dute lehenbiziko aldiz, ekainaren 28an, 29an eta 30ean.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 7a 10:00 Protesta ugari egiten ari diren arren, Israel Eurovisionen lehiatuko da. Israelgo ordezkariak bigarren finalerdian kantatuko du, etzi, Malmon (Suedia). Hiri hartan eta beste hainbat tokitan mobilizazioak antolatu dituzte egunotan, Israelen parte hartzea salatu eta Eurovisioni boikota egiteko. Iruñean ere bai.
Mikel Garcia Martikorena 2024ko maiatzaren 7a 09:20 Rafahn da Yala Nafarroaren eta Gernika-Palestinaren laguntza humanitarioa. Edateko ura, barazkiak eta oinarrizko jakiak banatzen ari dira Gaza hegoaldean. Azken hiru hilabeteetan 150.000 euro bildu dituzte.
Arantxa Elizegi Egilegor 2024ko maiatzaren 7a 08:07 Rafahko pasabidearen Palestinako aldea kontrolpean hartu du Israelek. Itxi egin dute Rafahko pasabidea, Gazara elikagaiak eta botikak sartzeko zabalik zegoen bakarra. Israelek zerrenda bonbardatzen jarraitu du gauean, eta gutxienez hamabost palestinar hil ditu.
Beñat Mujika Telleria 2024ko maiatzaren 7a 05:25 Olatuen maisua. Oraindik publikoki baieztatu ez duen arren, laster da erretiroa hartzekoa Kelly Slater. Floridakoa hiru hamarkadatan aritu da goi mailan, eta 11 aldiz izan da munduko txapeldun.
Maixa Utrera Puelles 2024ko maiatzaren 7a 05:00 Patricia Dauderren lana ikusgai egongo da Artiumen irailaren 29ra arte. Artista kataluniarrak Euskal Herrian aurkezten duen lehen obra da ‘Unform’, eta «ia hautemanezinak diren aztarnak» uzten dituzten marrazki, instalazio eta filmek osatzen dute erakusketa.
Amaia Igartua Aristondo 2024ko maiatzaren 7a 05:00 Industria dantzan ipini zuen orroa. Metro Goldwyn Mayer ekoiztetxeak ehun urte bete ditu. Hollywoodeko enpresarik boteretsuenetako bat izan da, eta zinemaren historian mugarri izan diren film mordo bat ondu du. 1950eko urteetan, zinema musikalean gailendu zen.
Iñaut Matauko Rada 2024ko maiatzaren 7a 05:00 «Asko eman diot kirol honi, baina asko itzuli dit». Erretiroa hartu ostean atseden hartzeko eta «aspertzeko» tartea ere nahi duela adierazi du Alvarez de Eulatek. Jokatu duen azken partida gogoratuko du gehien.
Urtzi Urkizu Lasarte-Oria 2024ko maiatzaren 7a 05:00 EITB Podkastek 'Eden' soinu fikzioa estreinatuko du gaur. Fikzioa hamabost minutuko sei atalez osatua dago. Astearte goizean sareratuko dute atal bakoitza. Gaztetxoentzat pentsatua dago.
Urko Iridoy Alzelai 2024ko maiatzaren 7a 05:00 «Lehiakortasunik gabeko lehiaketa bat da hau». Hirugarren aldiz jarri dute abian Euskal Herriko elektrotxarangen lehiaketa Azpeitian. Maiatzeko lau asteburuetan zazpi elektrotxaranga izango dira.
Josep Casulleras Nualart - Vilaweb Argelers 2024ko maiatzaren 7a 05:00 «Zuzenean Moncloarekin negoziatu nahi dugu gatazka honen konponbidea». 'Vilaweb' hedabideari eskainitako elkarrizketan, Kataluniako bozetarako Junts-en hautagaiak dei egin dio abstentzionista independentistari botoa emateko «sakrifizio txikia» egin dezan.
Bitor Abarzuza Fontellas 2024ko maiatzaren 7a 05:00 Sustapen sozialeko etxebizitzak herritar guztiontzat orain!.
Julen Otaegi Leonet 2024ko maiatzaren 6a 21:05 Sabadellek ezetza eman dio BBVAren erosteko eskaintzari. Joan den astean proposamena egin zion BBVAk; baldintzek ez ditu «ase» Sabadellen interesak. Hark berretsi du banku independente gisa jarraituz gero «balio handiagoa» sortuko duela.
Mikel Elkoroberezibar Beloki 2024ko maiatzaren 6a 19:30 Euskal Herrian ere Palestinaren alde kanpatu dira ikasleak. Hegoaldeko lau campusetan kanpaldiei ekin diete ikasleek gaur, Palestinari elkartasuna adierazteko. Mundu mailako 'Students For Gaza' mugimenduarekin bat egin dute.
Pettan Uralde 2024ko maiatzaren 6a 15:30 Bilboko erdigunera autoz sartzeko murrizketak ekainaren 15ean sartuko dira indarrean. Udalak data jarri dio Bizkaiko hiriburuan emisio gutxiko eremua (EGE) ezartzeari.
Arantxa Iraola 2024ko maiatzaren 6a 15:00 Euskara funtzio publikoko lanpostuetan «baldintza» izateko bide orria, argitara. «Justifikatutako salbuespenetan» euskararik ez eskatzeko «malgutasuna» lekarke proposamenak; Iñigo Urrutia legelariak egin du, eta martxoan aurkeztu zuen, mintegi batean. Txillardegi Gogoeta Guneak eredu horri buruzko txosten juridikoa plazaratu du gaur.
Ander Perez Zala 2024ko maiatzaren 6a 13:25 John Swinney SNPko buruzagi bilakatu da. Eskoziako Alderdi Nazionalaren primarioetan hautagaitza bakarra aurkeztu dute. Lider berria asteon izendatuko du lehen ministro parlamentuak.
Paulo Ostolaza 2024ko maiatzaren 6a 13:20 Glavistako langileak kaleratzeko prozesuari bihar berrekingo diote. Epaile baten aginduz, espedientea sei hilabetez egon da etenda. Inplikatutako enpresek apirilean aurkeztu zuten epaitegiak eskatutako informazio osagarria.
Ramon Olasagasti 2024ko maiatzaren 6a 13:00 Gemma Arenas eta Miguel Heras garaile Domusa Teknik 40 MLK ultratrailean. Lasterketa motzaren lehen aldian, berriz, Ainhoa Intxausti eta Aritz Egea nagusitu dira. Ultratrailean, 550 korrikalari lehiatu dira, eta lasterketa laburrean, 250.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 6a 12:40 Pradalesek esan du Jaurlaritza osatzeko negoziazioak «poliki, baina ongi» doazela. EAJren 27 legebiltzarkideek jaso dituzte izendapen agiriak. Tejeriak bihar iragarriko du Eusko Legebiltzarra eratzeko bilkuraren data.
Isabel Jaurena 2024ko maiatzaren 6a 12:00 Desobiratzeak aurrera, oztopo guztien gainetik. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 40 familiak baino gehiagok eskatu dute beren senitartekoen gorpuzkiak itzultzeko.