Beste 3.948 afiliatu lortu ditu Gizarte Segurantzak, eta 1,3 milioiren langa gainditu du. Apirilean, 2.520 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Kontratu berrien hiru laurdenak zerbitzuen sektorekoak dira.
Zelena enpresak bi parke eoliko egin nahi ditu, bat Malerrekan eta bertze bat Bortzirietan. Herrietako hautetsiek bilera bat egin dute Nafarroako Gobernuko arduradunekin. Plataformak sortu dituzte zenbait herritan.
44 urte eman ditu anaiaren gorpuzkien bila, eta horregatik uste du desagertu behartuen kasuak «lazgarriagoak» direla. Bigarren indusketa egin ahal izateak lasaitasun apur bat eman dio.
Jakinarazi dutenez, indusketa lanak apirilaren 22tik 24ra bitarte egin zituzten, Landetan. Frantziak Auzitegi Nazionalari igorriko dio horien inguruko txostena, eta auzitegiaren erabakiaren zain dago familia.
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantu tailerrak Julia Fernandez Zabaleta maistra eta aitzindiariari buruzko pastorala estreinatuko du bihar, 17:00etan, hiriburuko San Frantzisko eskolako jolastokian.
Ivan Benitez fotokazetariak ‘Nieva ceniza. Crónicas contra el olvido’ liburua eta izen bereko erakusketa ondu ditu. Sirian, Kongon, Indian eta bertze hamaika herritan hainbat urtez jorratutako istorioak bildu ditu. Erakusketa Iturenen da igandera arte.
Nuria Cadenes idazlearen 'Guillem' euskaratuko du itzultzaileak. 6.000 euroko laguntza izango du horretarako, eta 2025eko abenduan emango du argitara lana Txalaparta argitaletxeak.
UPNk proposatutako mozioa aho batez onartu dute. «Behar diren baliabide guztiak» jartzea galdegin diote Espainiako Gobernuari, espedienteak sei hilabeteren buruan bideratu ditzan.
Hainbat herritarrekin batera egin ditu zuzenketa eskeak, Orkoiengo Udalak ordenantzan «aldebakartasunez» egindako aldaketek «atzerapausoak» ezarri dituztela iritzita.