Ahaleginez eta ahalezinez' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Ipuina eta zenbakia'.
Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.
Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?
Andoni Tolosa ‘Morau’-ren kanta, Joan Manuel Serraten ‘Algo personal’ abestiaren bertsioa: ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’.
Hitzen itzulpena: Maialen Berasategi Catalan.
Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.
Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.
Gidoia: Hernanialdeko AEK
‘Barik’, ‘hagitz’, ‘azul eta ‘potro’: zer dute komunean lau hitz horiek? Bainuontzia eta bideta? Ez. Bisilabatasuna? Bai, baina baita hori baino gehiago ere: lau-laurak direla euskara batua. Izan ere, zer eta zenbat kabitzen da batuan? Gauza bera dira batua eta estandarra? Halako galderei erantzuten saiatuko gara gaurko saioan.
Erregina katolikoen protestanteen erresumaren gorabeherak.
Gidoia: Hernanialdeko AEK
Musika: Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble
Albiste txar bat: ez, euskaldunon hizketa ez da beste hiztun batzuena baino gutxiago sexista. Bai, genero gramatikalik eduki gabe ere. Berez, lexikoan ez ezik, erabileran baitago koska. Adi ibili behar zer nola esaten den, baina abil ibili behar, aldi berean, anekdotari eta azalkeriari izkintxo egiteko...
Hizkera sexistaren auzia landuko dugu saio honetan, gizarte (edo jendarte?) osoari dagokiolakoan.
'Hiztegiak tabernetan' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Otarrainxka'.
Zenbat dezake hizkuntzak? Zer ez dezake? Non du indarra? Etimologian? Esaldi luze eta bete-beteetan? Ia estilo ere izan nahi ez duen estilo soil eta biluzian? Posible ote da, ordea, estilorik gabe idaztea? Hizkuntzaren ahaleginez eta ahalezinez arituko gara saio honetan.